Seysses-en espetxeratu dute Irati Tobar gaztea
Irati Tobar gazte independentista Seysses-eko kartzelan sartu zuten atzo, Paueko Auzitegitik igaro ondoren. Astelehenean aztertuko dute bere aurkako euroagindua.
Irati Tobar atzo atxilotu zuten 14.15ean Donibane Lohizunen, enplegu bulegora zihoanean. Poliziek bere autoa bidean blokeatu eta atxilo hartu zuten. Hasieran Baionako komisariara eraman bazuten ere, handik Pauera eraman zuten laster batean, euroaginduaren berri emateko. Ondoren, Seysses-en espetxeratu zuten.
Astelehenean, goizeko 10.00etatik aurrera, aztertuko dute Paueko Auzitegian Tobarren aurkako euroagindu eskaera, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez.
Bien bitartean, atxiloketa salatzeko mobilizazia egingo da gaur Portugaleten, bere sorterrian (19.00etan, metro geltokian). Bihar, berriz, 20.00etan izango da, toki berean.
0 comments:
Post a Comment